"Goenkaletik Go!azenera telebistarako euskal fikzioak" mahai-ingurua bihar!

"Goenkaletik Go!azenera telebistarako euskal fikzioak" mahai-ingurua bihar! Xabi Zabaletak, Ainhoa Larrañagak eta Olatz Beobideek euskal fikzioaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz arituko dira bihar Koldo Mitxelena aretoan. Moderatzaile lanetan gainera, GAZTEZULOko Gaizka Izagirre arituko da. Jarraian xehetasunak: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goenkaletik-go-azenera-telebistarako-euskal-fikzioak-mahai-ingurua/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-07 a las 11.43.55.png
2019/05/07
Xabi Zabaletak, Ainhoa Larrañagak eta Olatz Beobideek euskal fikzioaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz arituko dira bihar Koldo Mitxelena aretoan. Moderatzaile lanetan gainera, GAZTEZULOko Gaizka Izagirre arituko da. Jarraian xehetasunak:
"Goenkaletik Go!azenera telebistarako euskal fikzioak" mahai-ingurua bihar!

Zein eragin izan du Goenkale bezalako telesail batek euskal gizartean? Zer suposatu zuen bertan lan egitea? Zein da Go!azenen arrakastaren gakoa? Zergatik ez dira gaur egun euskal telesailak ekoizten? Nazioarteko zein herrialde izan daiteke guretzat eredu?
Galdera horiei -eta beste batzuei- erantzuna ematen saiatuko dira bihar ,maiatzak 8, Crossover jaialdiaren baitan ospatuko den mahai-inguruan. 


Bertan parte hartuko dute Xabi Zabaletak, Go!azen telesailaren sortzaileetako batek; Ainhoa Larrañagak, protagonistetako batek, eta Olatz Beobidek, zazpi urtez Goenkale telesaileko zuzendari izandakoak. Koldo Mitxelena Kulturunean izango da hizketaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. GAZTEZULOko Gaizka Izagirre izango da moderatzailea.

Goenkale telesailak 21 denboraldi bete zituen pantailan, 1994an estreinatu zenetik 2015eko azken denboraldira arte. Arralde irudizko herrian kokatutako fikzioa ETBko arrakasta historikoetako bat izan zen, eta telebistatik harago joan zen benetako fenomeno soziala bihurtzeraino. 3.700 atal baino gehiago izan zituen eta eskola bat bezala kontsideratzen dute bertan izan ziren antzezle, gidoilari eta euskal ikus-entzunezkoaren munduko teknikari askok. 

Go!azen aldiz, Euskal Herriko fikzioaren beste gertaera gogoangarrietako bat da.   Film musikal gisa sortu zen 2008an, EITBk eta Pausoka Entertainment produkzio-etxeak ekoiztuta. Izandako arrakastaren ondorioz,  Go!azen 2.0 sortu zuten, filmeko pertsonaietan oinarritutako telesaila. Alabaina, benetako fenomenoak 2016an egin zuen eztanda, hainbat urtetako etenaldiaren ondoren, Go!azen 3.0 estreinatu zenean. Geroztik, Basakabi udalekuetako gazte talde baten gorabeherak kontatzen dituen telesail musikal honek ikusle kopuru garrantzitsuak lortu ditu, gizartean eragin handia izan du eta gazteen artean jarraitzaile ugari ere bildu ditu.