Godzilla heroi bila

Godzilla heroi bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/godzilla-heroi-bila/@@download/image/godzilla_1359549235.jpg
2013/02/04
berria
1998an Godzilla japoniar zinemako ikonorik ezagunenetakoa amerikartu zuten arren, Hollywooden bertsio berria prestatzen ari dira dagoeneko. Zuzendaria Gareth Edwards (Monsters, 2010) izango dela ziurtatu dute, baina protagonista aurkitzeko zailtasunak dituzte.
Joseph Gordon-Levitt Robinek eta Henry Cavill Supermanek ezezkoa eman dute, eta azken porposamena Aaron Johnsoni (Savages, 2012) egin diote. Ingelesak bizkor erantzun behar du, filma 2014ko maiatzean estreinatu ahal izateko, errodajea uda aurretik hasi behar dute eta.