Godstopper

Godstopper https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Haize Galarraga
Lie Down
169.zenbakia
Godstopper
Ez da erraza talde honek sortzen digun erakargarritasuna azaltzea. Lie down diskoaren aipamenarekin, hirugarren aldia da tarte honetan talde kanadiarra goratzen duguna. Torontoko laukotea sludge eta noise-rock etiketekin identifikatua eta Melvins taldearekin konparatua izan den arren, euren musika harago doala esan dezakegu, diskotik diskora mantentzea lortu duten izaera propio eta originalarekin. Azken lana komertzialagoa ez, baina iristerrazagoa bezala deskriba daiteke, doinu eta ahots garbiagoak baititu. Aurreko diskoa, adibidez, distrotsio pedal batetik pasa omen zuten.