God of War III (PS3)

God of War III jokoak Playstation 3ra egin du salto, Kratosen haserrea Olinpoko jainkoengan askatzeko asmoz. Bere kaosaren ezpatez baliaturik, izaki mitologiko eta puzzlerik zailenei aurre egin beharko die berriz ere. Hau guztia mendeku bila, Olinpoa eta Zeus jainkoa bera suntsitzeko. Aurreko ataletan bezala, irudi ikusgarriak ageri dira; biolentzia eta odol ugari. Kratos baita gudaren jainko bakarra.