GOD OF WAR: CHAINS

Jainkoen boterea zeure eskuetan. Froga ezazu nolakoa den botere hori, Kratos Olinpoko jainkoen esanetara jarrita. Nonahi eta noiznahi eraso bortitz eta ankerrak egin beharko dituzu abenturan jarraitu ahal izateko. Bideojokoko irudiak ikusgarriak dira, eta soinu bandak erabat murgilduko zaitu abenturan. Playstation 2 bideokontsola honek ondo egin du PSPrako saltoa.