Goblin, eguzki-sistema ertzeko bizilagun berria

Goblin, eguzki-sistema ertzeko bizilagun berria Planeta ipotx bat aurkitu dute gure sistemaren hertzean; familia handituz doa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/goblin-eguzki-sistema-ertzeko-bizilagun-berria/@@download/image/Planet-X.jpg
2018/10/03
albiste-laburra
Planeta ipotx bat aurkitu dute gure sistemaren hertzean; familia handituz doa!
Goblin, eguzki-sistema ertzeko bizilagun berria

Bere izen zientifikoa 2015 TG387 den arren, Goblin ezizena jarri diote, eta planeta ipotx bat da. Eguzki-sistemaren hertzean dago, Pluton planeta eta Eguzkiaren arteko distantzia baino 2,5 aldiz urrunag. Duela hiru urte aurkitu zuten, eta orain, ofizialki gure sistemaren parte bihurtu dute.

Hala, dagoeneko 18 dira eguzki-sistema osatzen duten planetak, handiak zein ipotxak barne. Eta zergatik horren izen bitxia; dirudienez, aurkikuntza egin zuten zientzialariek Halloween bezperan topatu zuten, eta horren omenez jarri zioten iratxo izena. Ongi etorri familiara!