Gloss Drop

Gloss Drop https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gloss-drop/@@download/image/Battles_Gloss_Drop.jpg
2012/04/06
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Battles
128.zenbakia
Gloss Drop
Iaz, elkarrizketa batean, Omar Rodriguez-Lopezek esan zuen Battlesen arrasto nabaria izango zela The Mars Voltaren disko berrian. Gloss Drop hau gero eta tentsio gutxiago duen amesgaizto baten garapen modukoa dela esan daiteke, progresive delakoaren barruan koka genezake. Hala ere, ez du hori ezaugarri bakarra: Ian Williamsen gitarrak sortutako loop eta kapa ezberdinek atzean testura ugari dituzten atmosfera martzianoak sortzen dituzte. Aipatzekoa Tomahawk edota Helmet taldeetako bateria jole ohia den John Stanierren ukitua, guztiz bat datorrena teklatu zein gitar soinuekin, math-rock edo post-rock doinuak sortuz.