Globoak begiz puzten ditu

Globoak begiz puzten ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/globoak-begiz-puzten-ditu/@@download/image/25p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Globoak begiz puzten ditu
Gazte kubatar batek globoak begiz puzteko gaitasuna du. Ondo irakurri duzue, bai, begiz! Gazteak begietatik ateratzen zaion airea erabiltzen du puxikak puzteko. Globoak puztu ez ezik, beste gauza pila bat ere egin dezake begiak erabilita: erretzen duenean kea botatzen du begietatik, ura bi metrora bota dezake, eta burbuilak egiteko ere gauza omen da.