Glaziaretik tabernetara

5.200 kilo izotz zeramatzan hozkailu-kamioi bat geldiarazi eta gidaria atzeman du Txileko poliziak. Izan ere, Bernardo O"Higgins parke nazionaleko Jorge Montt glaziarrari lapurturako jela zen plastikozko poltsa handitan bilduta zeramana. Santiagoko enpresa bat omen dago guztiaren atzean, eta izotza tabernetara bideratzeko asmoa zuten.