Gladiadoreak, potoloak eta mantsoak

Gladiadoreak, potoloak eta mantsoak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Gladiadore erromatarrak potoloak eta mantsoak zirela ondorioztatu dute Efeson —Turkia— indusketa lanetan diharduten antropologoek. Bertan aurkitutako gladiadore batzuen hezurrak aztertu dituzte, eta diotenez, benetako gladiadore erromatarrek ez zuten zerikusirik filmeetan ikus ditzakegun borrokalari gihartsu eta bizkorrekin. Izan ere, mantsoak eta pisutsuak zirela eta gehiegi jaten zutela diote ikerlariek. Laboreak eta lekadunak jan ohi zituzten, eta ez zuten sandaliarik erabiltzen. Adarra ederki jotzen digute filmeetan!