Glad is The Day jaialdia abuztuaren 27an izango da
Apuntatu egutegian gorriz abuztuaren 27a. Goizeko 11:30etatik iluntzeko 20:30ak bitarte, Donostiako Cristina Enea parkea musikaz jantziko baita. Glad is The Day jaialdiak 16 kontzertu eskainiko ditu eta horiez gain, DJ-ak, piknika eta artisau azoka ere aurkituko ditu bertaratzen denak.
Jakingo duzunez, Glad is The Day jaialdiak izena Gladis del Estal ekintzaileari zor dio. 1979an Tuteran hil zuen aktibista ekologista Guardia Zibilak. Bera gogora ekartzek sortu zen jaialdia eta aurtengoa bere zazpigarren edizioa da.
Bi agertoki izango ditu eta zuzeneko emanaldiak doakoak izango dira. Oholtza nagusian sei talde arituko dira: La Ola Maldita, Kulto Kultibo, Nakar, Las Ligas Menor, Tito Ramirez eta Señor No.
Bigarren agertokian, berriz: Hondamen Sonikoa, Suso, Euskoprincess, Alai, Kievra, Mutiko, Denso & Tatt, Gazzi eta Yugen Kala arituko dira.
