Gizonezko bat baino gehiagorekin ezkondu nahi duten emakumeen herrialdea

Gizonezko bat baino gehiagorekin ezkondu nahi duten emakumeen herrialdea Muyumbi Ndzalama. emakumezko hegoafrikarrak, haurra zela sarritan jartzen zuen ezbaian monogamiaren tradizioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizonezko-bat-baino-gehiagorekin-ezkondu-nahi-duten-emakumeen-herrialdea/@@download/image/Screenshot_140-2-700x391.png
2021/09/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Muyumbi Ndzalama. emakumezko hegoafrikarrak, haurra zela sarritan jartzen zuen ezbaian monogamiaren tradizioa.
Gizonezko bat baino gehiagorekin ezkondu nahi duten emakumeen herrialdea

Orain, 33 urterekin, polimaitasunean identifikatzen da Muyumbi eta pansexuala da. Bere helburua Hegoafrikan monogamoak ez diren pertsonentzat espazio seguruak sortzea da. 


"Konprometitua nagoen bikote bat dut egun eta seme-alabak ditut berarekin. Nire beste bikotea zoriontsu da guregatik" dio. Ez du ezkondu nahi, baina etorkizunean ezkonduko balitz pertsona bat baino gehiagorekin ezkondu nahiko luke: "pertsonek erakartzen naute ez euren generoak". 


Hegoafrikak munduko konstituziorik liberalenetako bat du eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartzen ditu eta poligamia gizonezkoentzat. Egun, herrialdea, bere legeak aldatzeaz hausnartzen ari da eta poliandria planteatzen, hau da, emakumeek ere senar bat baino gehiago aldi berean eduki ahal izatea. 


Honek, alderdi kontserbadoreen aldetik sekulako protestak eragin ditu. "Kultura afrikarra deuseztatuko du honek", diote. "Zer gertatuko da pertsona horien seme-alabekin? Nola jakingo duten zein den euren identitatea?" galdetzen zuen Musa Mseleku enpresari ezagunak telebistan. Berak, lau emazteen ditu. 
Afrikar Kristau Alderdi Demokratikoko buruak aipatu du gizartea suntsituko lukeela poliandriak: "Iritsiko da momentu bat gizonezkoek esango dutena: "Denborarik gehiena gizon horrekin igarotzen du eta ez nirekin" eta liskarrak sortuko dira bi gizonen artean". 


Muyumbi-k, ordea, uste du emakumeen harreman polimaitasunezkoak aldarrikatzeko momentu egokia dela: "Egungo egoera tirabiratsua da, orain arte zeuden sinismenak ezbaian jartzen ari dira. Gizonezkoak denbora luzez poligamoak izan dira eta polimaitasuna praktikatu dute, emakumezkoak horregatik lotsaraziak dira. Desikasteko asko dago oraindik". 


Muyumbi-k egun bi gizonezko bikote ditu: aingura bikote bat konprometitua dagoena eta baliabideak partekatzen dituena eta plazerezko bikotea, plazer sexuala edota erromantikoa jasotzen duena. Azken hau maiztasun gutxiagoz ikusten du. 


Hastapenetan dudan egon zen bere familiari kontatu ala ez, baina beraiekin hitz egitea erabaki zuen. "Nire bikote nagusiak ere polimaitasuna praktikatzen du eta ez nuen nahi nire familiak berarekin topo egitea beste bikote batekin zegoenean eta nahastuta sentitzea". Muyumbi-k onarpen nahikoa lortu du bere familiangandik, baina dio oraindik bide luzea dagoela egiteko: "Nire egia bizi nahi dut, besteak ados egon ala ez". 

Genero eskubideen aldeko aktibistak Hegoafrikan poliandria legeztatzeko kanpainak burutzen ari dira berdintasunaren alde. Hauen proposamenak gobernuaren dokumentuan onartua izan dira eta publikoki eztabaidatuak. Dokumentuak bikote ezkondu musulmanak onartzeaz ere aipamena egiten du, baita hinduak, judutarrak eta rastafariak ere. Egun hauen arteko ezkontzak ez baitira onartuak.