Gizonak supermerkatuetan asper ez daitezen

Gizonak supermerkatuetan asper ez daitezen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizonak-supermerkatuetan-asper-ez-daitezen/@@download/image/36p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Gizonak supermerkatuetan asper ez daitezen
Bikotekidearekin erosketak egiten ari direla aspertzen diren gizonentzako zerbitzua abiatu dute Alemaniako supermerkatu batean. "Männergarten" izena jarri diote; hau da, "gizonzaindegia". 10 euro ordainduz gero, gizona "Männergarten"-ean gera daiteke, lagunak erosketak egiten dituen bitartean. Eta gizonak ez du bertan aspertzeko aukerarik, mahai jokoetan aritzeko eta ikastaroak egiteko aukera du-eta. Taberna ere badu jakina. Non da etxeko-lanen arduraren banaketa famatua?