Gizon iletsuak azkarragoak ote?

Gizon iletsuak azkarragoak ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizon-iletsuak-azkarragoak-ote/@@download/image/1p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Gizon iletsuak azkarragoak ote?
EEBBetako Margaret Steam doktoreak egindako ikerketaren arabera, gorputzean ohi baino ile gehiago duten gizonezkoak azkarragoak dira. Steamek dioenez, 140tik gorako bizkortasun kozientea zuten 117 gizonezko ikertu zituen, eta ohi baino iletsuagoak ziren haietako asko. EEBBetan Medikuntza ikasketak egiten ari diren gizonezkoen %45ak, bestalde, ile asko du bizkarrean; bertako gizonezko populazio osoa kontuan hartuta, berriz, iletsu kopurua %10 da. Azken datu hau irakurrita, zalantza bat etorri zaigu burura: gainerakoak baino azkarragoak al dira, benetan, sendagileak? Hau guztia egia balitz, oker dabiltza gizonezko iletsuak, eboluzioaren katean, tximinoengandik gertu daudela diotenak.