Gizentasunaren aurka ura

Gizentasunaren aurka ura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizentasunaren-aurka-ura/@@download/image/29p30-5.jpg
2012/12/13
berria
Gizentasunaren aurka ura
Gauza jakina zen, baina urak argaltzen laguntzen duela dioen teoriak orain oinarri zientifikoa ere badu. AEBetako Wake Forest unibertsitateko Vitolins sendagileak azaldu duenez, askotan, zaila da gosez ala egarriz gauden bereiztea. Bereizi ahal izateko, froga bat egin du doktoreak: ura edatea eta 20 bat minutuz itxarotea. 20 minutuak igarota, oraindik goseak izanez gero, benetan gose zara. Bestela, burutik gosearen eta egarriaren seinalea bidaltzen duen hipotalamoak engainatu egin zaitu. Badakizu, beraz, ero moduan jaten hasi baino lehen, egin ezazu froga.