Gizateriaren %49 internet gabe bizi da

Gizateriaren %49 internet gabe bizi da Hona Internet Trends 2019 txostenak eman dituen hainbat datu bitxi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizateriaren-49-internet-gabe-bizi-da/@@download/image/internet-mapa-765x.jpg
2019/06/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hona Internet Trends 2019 txostenak eman dituen hainbat datu bitxi.
Gizateriaren %49 internet gabe bizi da

Interneten inguruko txostenik osatuenak hainbat datu argigarri argitaratu ditu. Nabarmenenak zerrendatu ditugu jarraian; txostena osorik irakurri nahi duenarentzat, hemen duzue Internet Trends 2019.

  • GIZATERIAREN ERDIA BAINO GEHIAGO KONEKTATURIK BIZI DA: Silicon Valleyren Bibliak dioenez, munduko gizateriaren %51 konektaturik bizi da, guztira, 3.800 milioi pertsona. 2017tik hona, %2 igo da konektatuen kopurua. Dena den, oraindik gizateriaren %49 Internetera sarbiderik gabe bizi dira.

     

  • PUBLIZITATEAK GEHIAGO GASTATZEN DU SAREAN: Azken urtean %22 igo da publizitatean interneten inbertitu duen diru kopurua. Geroz eta publizitate gehiago aurkitu daiteke sarean.

  • MERKATU ELEKTRONIKOA GORA DOA: Munduko hamar enpresa garrantzitsuenetatik zazpi teknologikoak dira egun; Microsoft, Amazon, Apple, Alphabet, Berkshire Hathaway, Facebook, Alibaba, Tencent, Visa eta Johnson & Johnson. Bestalde, oraingoz AEBak nagusi diren arren, Txina (Alibaba, Tencent) eta Samsung (Korea) geroz eta indartsuagoak dira. 

  • TELEFONOARI TELEBISTARI BAINO DENBORA GEHIAGO ESKAINTZEN DIOGU: Eta Youtube zein Instagram gora egin dute. Zehazki, mugikorrari bataz beste 226 minutu eskaintzen dizkiogu egunean, eta telebistari aldiz, 216. 

  • IGO EGIN DA SEGURTASUN ETA PRIBATUTASUNAREN INGURUKO KEZKA: Geroz eta gehiago dira beren edukia babesteko neurriak hartzen dituzten erabiltzaileak. Esanguratsua da hurrengo datua: 2016an, web globaraleko trafikoaren %53 zifraturik zegoen, eta aurten berriz, %87.