Gizarteari, narratibari eta filosofiari buruzko solasaldiak San Telmo Museoan

Zinema-ideiak eta Zinema ideaduna izenburua duen zikloa antolatu du 62. Zinemaldiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, irailaren 15ean, 16an eta 17an.
Zikloak zineak narratibarekin, filosofiarekin eta gizartearen duen harremanaren gainean ardaztuko da. Lehenengo zita irailaren 16an izango da, 19:00etan San Telmono Donostiako museoaren ekitaldi aretoan. Bertan Iratxe Fresneda irakaslea, Irati Jiménez idazlea eta Koldo Almandoz zinema zuzendariaren arteko solasaldia zuzenduko du Antonio Casado da Rochak (UPV/EHU).
Goizean ospatuko diren bi mahai-inguruak Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian izango dira. Hauek izango dira:
11:00 Mahai-ingurua: Josemi Beltrán (Donostiako Udala) eta Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea). Euskaraz
12:30 Mahai-ingurua: Maru Solores (zinema-zuzendaria) eta Juanjo Alvarez (UPV/EHU. Globernance). Gazteleraz