Gizakiok egiten dugun moduan, elefanteek ere izen propioak erabiltzen dituzte elkar deitzeko

Bada erantzuna baiezkoa da. Espezie askok gure izen propioen baliokideak erabiltzen dituzte euren lengoaian. Berriki Kenyan burutu den ikerketa batek frogatu du elefanteek izenak dituztela, guk entzun ezin baditugu ere.
Simons Institute deitutakoak online emandako konferentzia batean, Kaliforniako Berkeley unibertsitatearekin elkarlanean burutako ikerketa baten berri eman zuen Michael Pardo ekologoak. Afrikako sabanako elefanteak ikertu dituzte, zehazki Kenyako Amboseli pake nazionalekoak.
Behatu dutenaren arabera askotariko soinuak erabiliz komunikatzen dira elefanteak euren artean. Soinu horietako asko frekuentzia baxuko burrunbak dira sei kilometrotaraino transmititu daitezkeenak eta entzungaitzak gizakiarentzat.
Ikertzaileek hauetako 625 soinu grabatu zituzten eta sortzen ziren testuinguruaren arabera sailkatu zituzten. Adimen Artifizialaren bitartez aztertu zituzten eta aurkitu dute burrunba hauetako batzuk zehazki indibiduo partikular bati zuzentzeko erabiltzen direla.
Burrunba hauetako batzuk errepikatu zizkieten ikertzaileek 17 elefanteri eta ikusi zuten hauek berea bezala identifikatzen zuten soinura azkarrago mugitzen zirela, eta gainera erantzuna azkarrago ahoskatzen zutela; hau da, bazekiten euren izenez deika ari zitzaizkiola.