Gizakiaren erruz azken hamarkadan 477 espezie gutxiago daude
Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasuna elkartearen datuak dira. Erakunde hau arduratzen da galtzen diren animalia eta landareak erregistratzeaz. Beste albiste txar bat: galdutakoen kopurua handia bada ere, beste horrenbeste beharbada ez dira 2030. urtera bizirik iritsiko.
Nazio Batuen Erakundearen arabera milioi bat espezie galtzeko arriskuan daude. Horietako %40 anfibioak dira, %33 koralak eta %10 intsektuak. Jakinik arriskuan daudela oraindik lagundu diezaiekegu, nahiz eta zenbait kasutan ia ezinezkoa izan.
Halere, zerbaitetan hobetu badugu desagertzear dauden espezieak identifikatzeko ahalmenean izan da. Our Planet (Netflix) bezalako dokumentalek erakusten dute nolako lana egiten ari diren zientzialariak desagertzen ari diren espezieak identifikatu eta dokumentatzeko, erakutsiz zein den beraien bizimodua, beraien ehizatzeko eta ugaltzeko moduak eta baita euren hiltzeko moduak ere. Gure planetaren bioaniztasunari omenaldi ederra da.
Galdu den espezietako bat Australiako irla bateko karraskari bat izan da Melomys deitutakoa. Azkeneko aldiz 2009. urtean ikusi zen. Uste da klima-aldaketen ondorioengatik hildako lehen ugaztuna izan dela. Bere ohiko habitata itsasoaren gorakadarengatik uholdeak eragin ditu eta bertako landare batzuk hil. Ondorioz, karraskari hau desagertu egin da.
Zerrenda luzatzen doa. Hawaiko barraskilo bat, zenbait intsektu edo Afrikako errinozeroak ere gehitu zaizkio. Ekosistemen erritmo naturala jarraitu ez gero espezie bat desagertzen da 10 milioi espezie existitzen diren bitartean. Egun ordea, milioi bat espezieko 100 desagertzen dira urteko ikerketen arabera.