Gizaki sinpleak

Gizaki sinpleak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizaki-sinpleak/@@download/image/30p26-2.jpg
2012/12/13
berria
Beti pentsatu ohi dugu gizakiok animaliarik konplexuenak garela. Gure genoma aztertu ondoren, ordea, Londresko Inperial College  guneko ikerlariek ondorioztatu dute gizakia landare asko baino sinpleagoa dela. Hau da, gene gutxiago ditugu. Ikerlariek zergatiak aztertu dituzte, eta antza, gakoa gizakion sistema inmunologikoa da. Izan ere, zenbat eta genoma konplexuagoa izan, orduan eta gene gehiago behar ditu sistema immunologikoak gaixotasunei aurre egiteko. Azterketak argitu duenez, gure genoma konplexuagoa balitz, sistema inmunologikoak lan gehiago egin beharko luke, eta ahalegin horren ondorioz, kalteak izango lituzke.