Gizaki eta baleen arteko lehen elkarrizketa gauzatu da

Gizaki eta baleen arteko lehen elkarrizketa gauzatu da Zientzialari talde batek, lehenengo aldiz, gizaki eta baleen arteko elkarrizketa bat burutu du. 20 minutu iraun ditu eta gizakiena ez den beste inteligentziekin komunikatzeko bidea irekiko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gizaki-eta-baleen-arteko-lehen-elkarrizketa-gauzatu-da/@@download/image/ballena-jorobada-saltando-sobre-mar-ai-generativo.jpg
2024/01/17
Zientzialari talde batek, lehenengo aldiz, gizaki eta baleen arteko elkarrizketa bat burutu du. 20 minutu iraun ditu eta gizakiena ez den beste inteligentziekin komunikatzeko bidea irekiko du.
Gizaki eta baleen arteko lehen elkarrizketa gauzatu da

Kaliforniako unibertsitateko, SETI institutuko eta Alaskako Balea Fundazioko ikertzaileek informatu dutenez Twain izeneko konkordun balearekin 20 minutuko “elkarrizketa” izan dute. Ikertzaile taldea konkordun baleen komunikazioa aztertzen ari zen Alaskako kostan Twainen “agur keinua” jaso zutenean.

Ikerketaren helburua gizakiak ez diren organismoekin komunikazioa posible ote den frogatzea zen eta bi noraznkoan, gizakia eta baleen artean, komunikazioa egingarria ote den ikusi nahi zuten.

“Konkordun baleak izugarri azkarrak dira, sistema sozial konplexuak dituzte, tresnak ekoizten dituzte, —arrantzarako sare modukoak—, eta abestien bitartez komunikatzen dira”, esan du Fred Sharpe-k, ikerketaren autoreetako batek.

Ikertzaileek aurretiaz baleek agur bezala erabiltzen dizuten hainbat soinu grabatu zituzten eurekin elkarrizketa bat izateko. “Kaixo” deia urpekariaren bozgorailuetan erreproduzitu zutenean, Twain baleak agurrari erantzun omen zion, urpekarira hurbil du eta bueltak emanez. Hortik aurrera, zientzialari taldeak dei gehiago egin zizkion Twaini eta berak erantzun egiten zuen. 20 minutuz, 38 dei egin zitzaizkion eta horietatik 36etan erantzun zuek berak. Urazalera ere atera zen eta kolpe moduko batzuk egin zituen denbora horretan.

“Gizaki eta baleen arteko lehen hartu-emana dela uste dugu”, esan du Brenda McCowan-ek, ikerketaren autore nagusiak. Atariko ikerketa bada ere, zientzialariek aspalditik dakite balea konkordunek zarata baxuak egiten dituztela euren artean komunikatzeko. Soinu bakoitzak zer esan nahi duen ez badakite ere, badakite hauek sozializatzeko erabiltzen direla. Ikerketa honetan, adibidez, uste dute Twain bi noranzkoa zen elkarrizketa batean parte hartzen ari zela.