Giza-garbigailua

Japoniarrak daude asmakizun honen atzean, nortzuk bestela! Avant Santelubain 999 du izena eta garbigailu bat da, baina ez edonolakoa: jendea garbitzen du! Erabiltzaileak, bertan etzan ondoren, botoi bat sakatu besterik ez du egin behar. Gailuak, erabiltzailearen gorputza eta burua garbitu ez ezik, bukaeran gorputza krema goxoz igurtzi eta lurrina ere emango dio. Sinestezina bezain zentzugabea!