Giza gernuak ongarri kimikoak ordezkatu litzake

Giza gernuak ongarri kimikoak ordezkatu litzake Zientzialarien iritziz pixaren potentziala handia da eta lurrak ongarritzeko erabili liteke, ingurumenaren kutsadura murriztuz prozesuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-gernuak-ongarri-kimikoak-ordezkatu-litzake/@@download/image/61737908_303.jpg
2022/07/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientzialarien iritziz pixaren potentziala handia da eta lurrak ongarritzeko erabili liteke, ingurumenaren kutsadura murriztuz prozesuan.
Giza gernuak ongarri kimikoak ordezkatu litzake

Ikerketa berri baten arabera, giza gernuak laborantzan ongarri kimikoak ordezkatu ditzake, seguruagoa baita ingurumenarentzat. Ikertzaileen ustez ongarri kimiko hauen alternatiba naturala da. Izan ere, ongarri kimiko hauek gas igorpen ugari sortzen dituzte klima aldaketaren krisia gehiago areagotuz.

"Nutrienteak, nitrogenoa, fosforoa eta potasioa behar dituzte landareek hazteko" azaldu du OCAPI ikerketa programako ingeniari eta koordinatzaileak. Guk, jaten dugunean, nutriente horiek irentsi egiten ditugu kanpora bota haurretik, nagusiki pixaren bitartez. 
Egun ongarri nitrogenatu sintetikoak erabiltzen dira laborantzan. Horrelakoak gehiegi erabiliz gero, ordea, ingurumena kutsatzen dute. Ongarri hauen prezioak ere ez dira merkeak, bereziki Ukrainiako gerra hasi zenetik. Ongarrien eskasia pairatzen ari dira laborariak eta horrekin gure elikagaiak ere mehatxuan daude. "Horrenbeste milioi pertsona elikatzea, klima krisia gainean dugula, geroz eta zailagoa da". 

Zein da irtenbidea?
Giza gernua landareek loratzeko behar dituzten nutrienteekin osatua dago. Behar dutena baino gehiago du gainera. Gainera ia ez du patogenorik, ongarri kimikoez ez bezala. Argentinako soja eremuak, adibidez, glifosatoarekin fumigatzen dira eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, ongarri hau kantzerigenoa da. 

Gernua, aldiz, ez da gaixotasunen gune izaten normalean, nahiz eta OMEk berau pasteurizatzea gomendatu duten erabili aurretik. Dena den, pixaren onurak bere kalteak gainditzen ditu, nahiz eta pentsatu beharko litzatekeen nola bildu litekeen giza gernua. 
Horri irtenbidea ematen bada laborantza modernoan giza pixa landareentzako ohiko ongarri bihurtu liteke.

Adituak lanean dabiltza produktu kimikoekin dependentzia murrizteko zer egin litekeen pentsatzen, eta horrekin baita kutsadura murrizteko asmoz ere. Horietako askok fokua giza gernuan jarria dute.