Giza garuna berehalako etorkizuna iragartzeko gai da

Giza garuna berehalako etorkizuna iragartzeko gai da Abesti batean datorren nota edo hitza iragarri ahal izan duzu noizbait? Zozketa irabaziko duzunaren ziurtasuna sentitu duzu gertatu baino segundo batzuk lehenago? Ez, ez zaude zoratuta eta ez zara bakarra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-garuna-berehalako-etorkizuna-iragartzeko-gai-da/@@download/image/como-es-y-como-funciona-el-cerebro.jpg
2019/10/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Abesti batean datorren nota edo hitza iragarri ahal izan duzu noizbait? Zozketa irabaziko duzunaren ziurtasuna sentitu duzu gertatu baino segundo batzuk lehenago? Ez, ez zaude zoratuta eta ez zara bakarra.
Giza garuna berehalako etorkizuna iragartzeko gai da

Ikerketa baten arabera gure garuna berehalako etorkizuneko jazoerak aurresateko bereziki egokitu da. Hori bai, honek ez du esan nahi loteria irabazteko zenbakien sekuentzia asmatzea posiblea denik. Halere, jakin garuna nahiko abila dela patroiak biltegiratzen eta iraganeko esperientzietam eta erritmoan oinarriturik emaitzak iragartzen.

Garunaren behin-behinekotasuna
Lehen pentsatzen zen organo honek “barne erloju” bat zeukala eta horrek bidez hautematen genuela denbora. Orain, Berkeley Unibertsitateko (Kalifornia) ikertzaile batzuk frogatu dute garuneko bi zatik hartzen dutela parte prozesu honetan. Mintz basalek sortzen duten pilaketak dira zenbait jazoera aurresatearen arduradunak iraganeko esperientzietan oinarrituz. Beste arduraduna zerebeloa da patroi erritmikoak kontrolatzen baititu.

Ikerketa honek erakutsi du garunak ez duela denbora bateratu bakarrean funtzionatzen, konplexuagoa dela. Jazoera eta esperientzia bakoitza sistema linbikoak biltegiratzen da, eta hauek iraganeko esperientziak ebaluatzeko erabiltzen dira. Ebaluazio honek ahalbidetzen du nolabait berehalako etorkizuna iragartzea.

Esperimentuan zehar zientzialariek bi animazio moten aurrean Alzheimerra pairatzen zuen pazienteen erreakzioak aztertu zituzten. Animazioetako batean kolorezko laukiak agertu eta desagertu egiten ziren patroi finko baten baitan, beste animazioan sekuentzia alderrai zebilen.

Zerebeloan deformazio gehiago zutenek ezin izan zuten patroi erritmiko hauen aurrean erreakzionatu, eta sudurreko ganglioak narriatuak zituztenek ezin izan zuen sekuentzia konplexuagoa prozesatu. Egoera hauek nabarmendu zuten bi gune horien garrantzia denbora ulertzeko garaian.

Emaitza hauek gaixotasun hauen tratamenduan aurrera pausu garrantzitsuak ekarri ditzakete, eta gainera, garunaren konplexutasuna apur bat gehiago ulertzen lagundu dute. Argi dago, gauzarik harrigarrienak gure baitan daudela.