Giza Eskubideen Zinemaldian, epaimahaikide izateko aukera

Giza Eskubideen Zinemaldian, epaimahaikide izateko aukera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-eskubideen-zinemaldian-epaimahaikide-izateko-aukera/@@download/image/20102433622010_grande.jpg
2012/12/13
berria
Giza Eskubideen Zinemaldian, epaimahaikide izateko aukera
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia apirilaren 23an hasi eta 30ean bukatuko da. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek epaimahaiko kide izateko aukera dute. Gazte epaimahaiak, hain zuzen ere, Film Labur Onenaren saria emamen du.

Gazteek film laburrak aztertuko dituzte; kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizazioari erreparatuko diete. Joan den urteko zinemaldian, 123 gaztek osatu zuten epaimahaia. Interesa dutenek apirilaren 8a baino lehen eman behar dute izena zinemaldiaren webgunean. Euskal Herriko Unibertsitateak aukera askeko kredituak emango dizkie izena ematen duten gazteei.