Giza Eskubideen 20. Zinemaldirako filmen izen-ematea ireki dute

Giza Eskubideen 20. Zinemaldirako filmen izen-ematea ireki dute Film laburrak eta luzeak inskriba daitezke urtarrilaren 8ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-eskubideen-20-zinemaldirako-filmen-izen-ematea-ireki-dute/@@download/image/N_DDHH_2023.jpg
2022/11/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Film laburrak eta luzeak inskriba daitezke urtarrilaren 8ra bitarte.
Giza Eskubideen 20. Zinemaldirako filmen izen-ematea ireki dute

Apirilaren 21etik 28ra izango da Giza Eskubideen 20. Zinemaldia eta bertan parte hartzeko film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki dute, urtarrilaren 8ra arte. 

Filmak 2022ko urtarrilaren bataren ondoren egindakoak izan beharko dira eta giza eskubideen inguruko edozein gairi buruzkoak izan daitezke. Filmeen iraupenari dagokionez, luzeek 30 minututik gorakoak izan beharko dute, eta laburrek gehienez 30ekoak.

Film luzeen izen-ematea Movibeta (movibeta.com) bidez egin beharko da. Laburren kasuan, berriz, Shortfilmdepot (www.shortfilmdepot.com) erabili beharko da. Ez da beste bide batetik iritsitako filmik onartuko.

Parte hartuko duten film luzeek Ikusleen Film Luze Onenari eskainitako Saria lortzeko aukera izango dute. Parte hartuko duten film laburrek Gazteen Epaimahaiak Film Labur Onenari eskainitako Saria lortu ahal izango dute. Gazteen Epaimahaia 18 eta 30 urte bitarteko gazteek osatuko dute eta Film Labur Onenari emandako Saria 3.000 eurokoa izango da. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.