Given to Emptiness

Iazko maiatzean atera zuten bigarren lan luzea Arenna gazteiztarrek. Berrikuntza handirik gabe, orain dela bost urte estreinatutako "Beats of Olarizu" diskan ezarritako eskema jarraitzen dute, abiadura apaleko estoner rock apaindua landuaz. Estoner izenari men eginez, belarra erre ondorengo itsuak jotako erritmo pausatukoak eta melodiaz jantzitako gitarra eta ahotsek egoera hipnotikoan murgilduko gaituzte. Anbizio handirik gabeko diskoa dirudien arren, detaileei arreta jarriz, hasiera batean zirudiena baino konplexuagoa delaz ohartuko gara, nahiz eta hunkitzeko gaitasuna mugatua duen.