Gitarrak egiteko egurrik gabe; arrazoia? Klima Aldaketa

Gitarrak egiteko egurrik gabe; arrazoia? Klima Aldaketa Lizar berdea da gitarrak egiteko erabiltzen den egurra, eta desagertzeko zorian dago; neurririk hartu ezean, gitarra horiek ere desagertu egingo dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gitarrak-egiteko-egurrik-gabe-arrazoia-klima-aldaketa/@@download/image/Web_Jan2021_AdHoc_2021NewReleases_Desktop.jpg
2021/01/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lizar berdea da gitarrak egiteko erabiltzen den egurra, eta desagertzeko zorian dago; neurririk hartu ezean, gitarra horiek ere desagertu egingo dira.
Gitarrak egiteko egurrik gabe; arrazoia? Klima Aldaketa

Gitarren zalea bazara, jakin beharko zenuke gitarrarik onenak Fraxinus pennsylvanica edo lizar berdearen egurrarekin egiten direla. Rockaren historiako kontzerturik bikainenak egur horri esker izan dira posible, hain zuzen, Fender gitarren etxe ezagunak egur hori erabili duelako orain arte bere gitarra mitikoak egiteko. Zoritxarrez, geroz eta zailagoa da egur mota hau topatzea, Klima Aldaketaren ondorioz, lizar mota hau desagertzeko zorian dagoelako; gauzak horrela, Fender etxeak egur mota hori erabiltzeari utzi dio.

AEBetako Mississippi ibai ertzean hazten da arbola mota hau, baina azken urteetan nabarmen igo da inguruko tenperatura, zuhaitz hauek bizitzeko behar dituzten klima baldintzak desagerraraziz. Ondorioz, geroz eta zailagoa da gitarrak egiteko egur preziatua lortzea. Alternatibak ez dira errazak; gitarra egileak lizar mota honen antzeko propietateak dituzten egurren bila dabiltza, baina ez dira asko. Antz gehien duena kaoba egurra da, baina zoritxarrez, egur mota hori eskaintzen duten zuhaitzak ere desagertzeko arriskuan daude. Lizar berdeak genetikoki aldatu eta indartsuagoak bilakatzeko saiakeretan ari dira bitartean, nahiz eta egurra horren bikaina izatea zaila izango den. Gitarrarik gabeko etorkizun baten aurrean ote gaude?