Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldia martxoaren 23tik 30era izango da

Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldia martxoaren 23tik 30era izango da Naturarekin lotutako hamaika film proiektatuko dira Gipuzkoako bederatzi udalerritan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gipuzkoako-natura-eta-ingurumeneko-zinema-erakustaldia-martxoaren-23tik-30era-izango-da/@@download/image/WhatsApp Image 2023-03-10 at 10.27.54.jpeg
2023/03/13
Naturarekin lotutako hamaika film proiektatuko dira Gipuzkoako bederatzi udalerritan.
Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldia martxoaren 23tik 30era izango da

Gnat Zinema Gipuzkoa Naturaldiaren barruan kokatzen da. Zinema erakustaldiaren helburua natura hurbilenaren kalitatea ezagutaraztea da, eta gizakiok naturarekin dugun harremana sakontzea.

Film emanaldiak bederatzi espaziotan egingo dira. Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Donostia, Tolosa eta Zumarragako udalerriez gain, Mutriku eta Ordizia batuko dira edizio honetan. 

Naturarekin lotutako hamaika film hauek proiektatuko dira: La panthère des neiges, We the power, Salvar Tenerife, Fire of love, Aware, Con la fuerza del viento, Forest for the trees: The tree planters, Cuerdas, Joy, Ganado o desierto eta Entre montañas.

Gainera, saio berezia egingo dute Tabakaleran Kutxa Ekogunearen Bihotz Berdeak programarekin lankidetzan, bertan parte hartzen duten 12 eta 15 urte bitarteko gipuzkoar gazteentzat. Entre montañas filma emango dute apirilaren 1ean, 17:00etan, Tabakaleran. Unai Canelak zuzendutako filma da, eta pandemia dela-eta Pirinioetako herri txiki batean konfinatutako nerabe baten historia kontatzen du. Urtaroen joana, naturarekiko hurbiltasuna eta baztertuenarekin konektatzearen emozioa ageri dira pelikulan.

Saio guztietarako sarrerak doakoak izango dira, eta sarrerak hemen eskura daitezke.

Ikastetxeetarako proiekzioak
Gnat Zinemaren egoitza diren udalerrietan DBH 1 eta 2ko ikasleentzat zinema emanaldiak eskainiko dira. Hala, Arturo Minorrek zuzendutako Barbacana: La huella del lobo filma eskainiko da.