Gipuzkoako haur eta nerabeen ongizate mailaz arituko dira 'Hitzegiten' topaketan

Gipuzkoako haur eta nerabeen ongizate mailaz arituko dira 'Hitzegiten' topaketan Maiatzaren 30ean izango da Donostiako Kirol etxean, eta arratsaldeko saioa irekia izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gipuzkoako-haur-eta-nerabeen-ongizate-mailaz-arituko-dira-hitzegiten-topaketan/@@download/image/zmz2.jpg
2023/05/24
Maiatzaren 30ean izango da Donostiako Kirol etxean, eta arratsaldeko saioa irekia izango da.
Gipuzkoako haur eta nerabeen ongizate mailaz arituko dira 'Hitzegiten' topaketan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako haur eta nerabeek haien ongizatea nola ebaluatzen duten jakiteko ikerketa egin du. Gipuzkoako 66 ikastetxetako 8 eta 14 urte bitarteko 10.000 haur eta nerabek baino gehiagok parte hartu dute Zmz? Haur eta nerabeen ahotsa izeneko azterlanean. 

Txostena osatu dute bildutako datuekin, eta lortutako emaitzak eta atera daitezkeen ondorioak zehaztu dituzte. Maiatzaren 30ean HITZegiten topaketa egingo dute Donostiako Kirol Etxean, azterketaren nondik norakoa azaltzeko. 

Bi saio izango dira, bata goizean eta beste arratsaldean. Goizeko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da, Gaztematikako profesionalentzat. Azterlanaren xehetasun nabarmenenak eta ondorioak azalduko dira bertan. Jarraian, ikerketaren emaitzak lantaldeen bidez hausnartu eta kontrastatuko dira.

Bigarren saioa arratsaldeko 18:00etatik 19: 00etara izango da, eta hezkuntzako profesionalei zein gaian interesa duen edonori zuzendua dago. Ikerketaren informazio nabarmenena eta ondorioak aurkeztuko dira, eta emaitzak ere komentatuko dira. Saio honetan izena emateko formulario hau bete behar da.