Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalerako sarrerak astelehenean salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalerako sarrerak astelehenean salgai https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Abenduaren 16an Ilunben jokatuko den 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak salgai jarriko dituzte abenduaren 3tik, astelehena, aurrera.

Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai eta abenduaren 13ko, osteguna, eguerdirarte egongo dira eskuragarri. Zerrendan ageri diren saltokietan sarrera arruntak soilik salduko dituzte. Beraz, bestelako sarrerak (bazkideenak, haurrenak...) lortu nahi dituenak www.gpuntua.com webgunean edota Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin kontaktatuz lortu ahalko ditu. Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 16an bertan jarriko dira salgai Ilunbeko lehiatiletan.

Sarrerak honako tokietan egongo dira:

GIPUZKOAN:
-DONOSTIAN: Bilintx Megadendan eta Hontza liburudendan.
-TOLOSAN: Kantabriko tabernan.
-ORDIZIAN: Etxaniz tabernan.
-OIARTZUNEN: Amazkar tabernan.
-ZARAUTZEN: Txiki Polit tabernan.
-HERNANIN: Dobera Euskara Elkartean eta Lete liburudendan.
-ZUMAIAN: Turismo Bulegoan.
-EIBARREN: Arrate Kultur Elkarteko tabernan eta Montecasino tabernan.
-MALLABIAN:Izar Gorri tabernan.
-ERMUAN: Txalaparta tabernan.

BIZKAIAN:
-DURANGOKO AZOKAko Bertsozale Elkartearen stand-ean.

ARABAN:
-GASTEIZEN: Bertsozale Elkartean.

NAFARROAN:
-IRUÑEAN: Karrikirin.

IPAR EUSKAL HERRIAN
-BAIONAN: ELKARen.
-SENPEREN: Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartean.