Gipuzkoako bertso eskoletako gaztetxoek plazara egingo dute jauzi

Gipuzkoako bertso eskoletako gaztetxoek plazara egingo dute jauzi 170 gaztetxok parte hartuko dute, taldeka, eta hurrengo saioa Oñatin izango da, ostiralean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gipuzkoako-bertso-eskoletako-gaztetxoek-plazara-egingo-dute-jauzi/@@download/image/image_preview.jpeg
2023/03/06
170 gaztetxok parte hartuko dute, taldeka, eta hurrengo saioa Oñatin izango da, ostiralean.
Gipuzkoako bertso eskoletako gaztetxoek plazara egingo dute jauzi

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara ekimena antolatu du bertso eskolekin batera. Bertso eskoletako 14 urtez azpiko ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eman nahi zaie, bertsoarekin gozatzeko gunea eskaini eta, aldi berean, Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik plazarako zubi lana egiten lagundu. Gainera, beste bertso eskoletako ikasleak ezagutzeko parada ere emango die.

170 lagunek hartuko dute parte, hiruzpalau lagunez osatutako taldetan. Guztira zazpi saio izango dira eta lehenengoa Zumaian egin zuten ostiralean. Honako hauek izango dira hurrengo hitzorduak: martxoaren 10ean, Oñatin; martxoaren 24an, Elgoibarren; 
martxoaren 31n, Azkoitian, Lasarten, Ordizian eta Amezketan.

Bertso eskoletako irakasleak arituko dira saioak aurkezten eta gaztetxoen lana epaitzen. Talde guztiek jasoko dute sariren bat.