Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburuko egonaldia antolatu du Bertsozale Elkarteak

Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburuko egonaldia antolatu du Bertsozale Elkarteak Lasturren izango da hilabete bukaeran, eta apirilaren 17rako eman behar da izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gipuzkoako-bertso-eskoletako-gazteentzat-asteburuko-egonaldia-antolatu-du-bertsozale-elkarteak/@@download/image/image_large.jpg
2022/04/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lasturren izango da hilabete bukaeran, eta apirilaren 17rako eman behar da izena.
Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburuko egonaldia antolatu du Bertsozale Elkarteak

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako bertso eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteentzat asteburu pasa antolatu du, Lasturren. Apirilaren 29an, ostiralean, Eskolarteko finalarekin emango zaio hasiera egonaldiari eta igande eguerdira arte luzatuko da. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, "adin tarte horretako gazteek elkar ezagutu eta bertsoaz gozatzeko aukera paregabea izango dute bi egunetan".

Parte hartu nahi duenak izena emateko galdetegia bete beharko du aldez aurretik. Egonaldiaren kostua 40 eurokoa izango da. Izena emateko epea apirilaren 17an itxiko da.