Gipuzkoako arraunlariek irabazi dute Eusko Tren Liga

Gipuzkoako arraunlariek irabazi dute Eusko Tren Liga https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gipuzkoako-arraunlariek-irabazi-dute-eusko-tren-liga/@@download/image/201081665361281953332_2.jpg
2012/12/13
berria
Galiziak eta Gipuzkoak puntu kopuru bera pilatu dute, 28, baina Gipuzkoak irabazi du emakumezkoen liga, azken estropadan -Zarautzen igandean- gailentzeagatik.

Nahasmena izan zen, izan ere, hasiera batean garaikurra Galiziari eman zioten. Antolatzaileek baina, zuzendu zuten eginiko akatsa eta azkenean, erran bezala, Gipuzkoak eraman du Liga, Galiziaren aurretik, azken lehian nagusitzeagatik.
Bizkaia izan da hirugarren eta Kantabria laugarren.