Gimnasta alemaniarrek emakumezko uniformearen sexualizazioa kritikatu dute

Gimnasta alemaniarrek emakumezko uniformearen sexualizazioa kritikatu dute 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan gimnasta alemaniarrak euren hankak estaltzen dituzten pieza bakarreko uniformearekin azaldu dira, diziplina honetan, emakumeek jasaten duten sexualizazioa kritikatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gimnasta-alemaniarrak-emakumezko-uniformearen-sexualizazioa-kritikatu-dute/@@download/image/atletas-alemanas-protestan-contra-sexualizacion-discipilna-unitards-780x470.jpg
2021/07/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan gimnasta alemaniarrak euren hankak estaltzen dituzten pieza bakarreko uniformearekin azaldu dira, diziplina honetan, emakumeek jasaten duten sexualizazioa kritikatzeko.
Gimnasta alemaniarrek emakumezko uniformearen sexualizazioa kritikatu dute

Uniforme hau erabilita, atletak ez lirateke inongo araurik hausten ariko, diziplina honetan pieza bakarreko jantziekin jokatu baitaiteke. 

Alemaniako Gimnasiako Federazioak baieztatu du apiriletik bere atletak gimnastikan dagoen sexualizaziaren aurka daudela eta aipatu dute atletek honela janztea garrantzitsua dela hautematen dutela abusu sexualak prebenitzeko. 

Atleta alemaniarrek adierazi dute, espero dutela ohiko uniformearekin deseroso sentitzen diren horiek euren adibidea jarraitzea: "Emakume guztiok sentitu nahi dugu eroso gure azalean. Gimnastika bezalako kirolean hori geroz eta zailagoa da gure gorputzak aldatzen doazen heinean". Adierazi dute, haur zirenean, ez zutela uniformean arazorik ikusten, nerabezaroan sartzerakoan ordea, hilekoarekin batera, deseroso sentitzen hasi zirela.