Gimnasioko pisuek komunontziek baino 362 bider bakterio gehiago izango lituzkete ikerketa baten arabera

Gimnasioko pisuek komunontziek baino 362 bider bakterio gehiago izango lituzkete ikerketa baten arabera Ikertzaileek kezka agertu dute eta gimnasiotik ateratzean eskuak ondo garbitzeko eskatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gimnasioko-pisuek-komunontziak-baino-362-bakterio-gehiago-izango-lituzkete-ikerketa-baten-arabera/@@download/image/pexels-pixabay-416717.jpg
2024/10/25
Ikertzaileek kezka agertu dute eta gimnasiotik ateratzean eskuak ondo garbitzeko eskatu dute.
Gimnasioko pisuek komunontziek baino 362 bider bakterio gehiago izango lituzkete ikerketa baten arabera

Berriki burutu den ikerketa batek ezagutzera eman du gimnasioetako tresneriak bakterio kaltegarriz gainezka daudela eta bertaratzen direnen osasuna arriskuan jar lezaketela.

FitRated-eko ikertzaileek gimnasioetako 27 makinen laginak bildu zituzten eta metro karratuko, tresna bakoitzean, milioitik gora germen topatu zituzten.

Korrika egiteko zintetan, bizikleta estatikoetan eta pisuetan aurkitutako bakterioetako askok azaleko infekzioak eragiteko gai dira. Bereziki pisuetan agertu dira gehien, komunontzian egon litezkeen germen kopurua baino 362 bider bakterio gehiago topatu dituzte. Ikerketak nabarmentzen du bakterioak gimnasioko tresnetan ugaltzen direla, pertsona askok maiztasunez erabiltzen dituztelako.

Gimnasio askok desinfektatzeko oihaltxoak eskaintzen badituzte ere, erabiltzaileak askotan ahaztu egiten dira aurretik eta erabili ondoren makinak garbitzeaz.

Adituek makinak desinfektatzea gomendatzen dute, higiene ona mantentzea, aurpegia ez ukitzea eta behin ariketak bukatuta, germenen ugaritzea murrizteko, eskuak ondo garbitzea. Segurtasun handiagorako, gimnasioko arropa ariketa egin eta berehala aldatzea ere gomendatzen dute.