Giltzurrun bat iPad2aren truke

Giltzurrun bat iPad2aren truke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giltzurrun-bat-ipad2aren-truke/@@download/image/20116301384Giltzurrun_bat_iPad2aren_truke.jpg
2012/12/13
berria
Giltzurrun bat iPad2aren truke
Zheng izeneko gazte txinatar batek giltzurrun bat saldu du iPad2 bat erosi ahal izateko. Sarean nabigatzen, organo emaile bila zebilen ospitale baten iragarkia topatu zuen: 2.000 euro ordaintzeko prest zeuden giltzurrun baten truke. Ez zuen zalantzarik izan, negoziatu eta, segidan, Chenzou hiriko erietxera jo zuen bertan erauzi ziezaioten. Eman zizkioten 2.250 euro horiekin eskuratu zuen iPad2a. 17 urteko adingabearen amak kasua salatu zuen poliziaren aurrean, baina trafikatzaileak ihes eginda zeuden ordurako.