Giltza jalea

Giltza jalea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giltza-jalea/@@download/image/78p12giltza.jpg
2012/12/13
berria
Mozkortuta gidatzen ari zen gizon errusiar bat giltzak irensten saiatu da poliziak autoa ken ez ziezaion. Pasadizoa Siberiako Kemerovo hirian gertatu da, gidari batek poliziari litro erdi vodka edan zuela aitortu ondoren. Poliziek autoaren giltzak eskatu zizkioten, baina gidaria haiek irensten saiatu zen. Ez hori bakarrik: gidariak kosk egin zion giltzak kentzeko asmoz eskua ahoan sartu zion poliziari.