Gidoiak idazten ikasteko tailerra egingo dute Irunen

Gidoiak idazten ikasteko tailerra egingo dute Irunen Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra izango da ikastaroa eta gaur amaituko da izena emateko epea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gidoiak-idazten-ikasteko-tailerra-egingo-dute-irunen/@@download/image/Gidoi-tailerra-irun-zinea-768x768.png
2022/03/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Martxoaren 15etik maiatzaren 31ra izango da ikastaroa eta gaur amaituko da izena emateko epea.
Gidoiak idazten ikasteko tailerra egingo dute Irunen

David Rodriguez Losada zinemagile irundarrak gidatuko du gidoiak idazteko tailerra, eta 18 eta 24 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago. Klaseetan hainbat eduki landuko dituzte, hala nola gidoi baten ezaugarri teknikoak, argumentua, sinopsia eta tratamendua, pertsonaien eraikuntza, elkarrizketak eta abar. Gainera, ikasle bakoitzak film laburren gidoi bat egingo du ikastaro bukaerarako. Horrez gain, Diego Soto gidoilari, kazetari, eta sare sozialen manager gasteiztarrak klase magistrala eskainiko du. 

Ikastaroa martxoaren 15etik maiatzaren 31ra izango da, astearteetan, San Juan Arria plazan dagoen CBA Kultur Gunean. Saioak 18:30etik 20:00etara egingo dituzte. 

Gaur amaituko da izena emateko epea, eta izen-emate fitxa bete behar da horretarako.