Gida baimeneko azterketa teorikoan mundu guztiak huts egiten dituen hamar galdera

Gida baimeneko azterketa teorikoan mundu guztiak huts egiten dituen hamar galdera Trafiko seinale batzuk engainagarriak izan litezke eta gida baimeneko azterketetan planteatzen diren zenbait egoerek logikaren kontrakoa esaten dutela dirudite. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gida-baimeneko-azterketa-teorikoan-mundu-guztiak-huts-egiten-dituen-hamar-galdera/@@download/image/hombre-conduccion-coche-trasero-vista.jpg
2024/01/10
Trafiko seinale batzuk engainagarriak izan litezke eta gida baimeneko azterketetan planteatzen diren zenbait egoerek logikaren kontrakoa esaten dutela dirudite.
Gida baimeneko azterketa teorikoan mundu guztiak huts egiten dituen hamar galdera

2024ko asmoen zerrendan gida baimena ateratzea apuntatu dutenetakoa bazara adi honi. Helduarora igarotzeko bataio modukoak da gida baimena eskuratzea.

Jakingo duzunez gida baimena eskuratzeko froga praktikoaz gain, azterketa teoriko bat pasa beharra dago. Hogeita hamar galderetako azterketa izan ohi da eta gehienez hiru akats onartzen dira. Test modukoa da azterketa.

Galdera posible guztien artetik hamar izan ohi dira duda gehien sortzen dutenak:

1. Euri apur bat egiten duenean edo euria egin ostean, zer egin behar da bidegurutzean edo aurreratze batean, batez ere, tamaina handiko ibilgailu bat baldin bada?
Kasu honetan erantzun zuzena haizetako-garbigailua abiadurarik azkarrenean jartzea litzateke. Hau egitean, beste ibilgailuak igarotzean jaurtitzen diguten ura garbituko dugu eta ikusgarritasunaren galera murriztu.

2. Ikusgarritasunik gabeko bihurgune batean aurreratzea onartuta dago?
Erantzun begi bistakoena ezezkoa dela badirudi ere. Bai, onartuta dago, beti ere bi noranzkoan zirkulatzea argi mugatua badago eta beste aldeko bidea inbaditu gabe.

3. Bereizgarri urdin bat daraman turismo bat, 0 igorpen bezala sailkatua, VAO erreitik zirkulatzeko autorizatua al dago?
VAO erreia bakarrik gutxienez bi pertsona baldin badoaz soilik erabili litekeela badirudi ere, erantzun zuzena da baimendua dagoela pertsona bakarrarekin ere.

4. Autobidean matxura bat duzu, nola ipini behar dira triangeluak arriskua adierazteko?
Galdera honek tranpa du erantzun zuzena “ez nago jartzera behartua” baita. Hego Euskal Herrian 2026ko urtarrilaren 1 arte ez da derrigorrezkoa istripuren bat edo matxuraren bat izan ostean ibilgailua geldituta dagoelako triangeluak jarri beharra, nahiz eta arriskua murrizteko gomendagarriak diren.

5. Seinale honek debekatzen du…
Erantzun zuzena “ezkerrera biratzea eta martxaren norabidea aldatzea” da. R-303 deitutako seinaleak ezkerrera biratzea debekatzeaz gain zentzuz aldatzea ere debekatzen du. Askok egiten duten akatsa da hau, pentsatuz debekatzen duen bakarra ezkerrera biratzea dela.

6. Semaforoa gorrian dagoen bitartean mugikorra eskuetan edukitzeagatik zein da jasoko dugun zigorra?
Gorrian dagoenez segundo batez mugikorra erabili litekeela pentsa bagenezake ere, ezin da. Honegatik gida baimeneko sei puntu galdu litezke eta 200 euroko isuna jaso.

7. Hiriarteko errepideetan mugikortasun pertsonaleko ibilgailu bat ibili liteke?
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailua patinete elektrikoa da. Hirietan erabiltzeko da, baina litekeena da errepideetan sekula baton bat topatu izana. Bada jakin debekatua dutela hiriarteko bideetan ibiltzea. Hiriko tuneletatik eta espaloietatik ere ezin dute ibili teorian…

8. Edozein ibilgailu ibili al liteke atzealde urdina eta ibilgailu zuria duen seinalearen errepidetik?
Bai, seinale horiek derrigortasuna adierazten dute. Kasu honetan seinalatutako errepidetik zirkulatzera behartzen ditu ibilgailuak, motorrak salbu.

9. Argi-bolada luzeen erabilera onartua al dago aurreko ibilgailuari aurreratzeko asmoa erakusteko?
Argi luzeen erabilera seinaleak egiteko erabiltzeak oso zuzena ez badirudi ere, zuzena da. Herri barnean aurreratzeko asmoa duzula adierazteko erabili litezke, istripu bat ekiditeko eta larrialdi bat dela abisatzeko.

10. Nola zirkulatu behar da goranzko malda batean elurra dagoenean?
Elurrarekin errepidera itsasgarritasuna galtzen dugu, beraz motel ibiltzea da onena segurtasun distantzia ahalik eta gehien utziz aurreko ibilgailuarekin eta ahalik martxarik altuena erabiliz, beti ere testuingururako egokiena hautatuz. Gainera, pneumatiko eta balaztak egoera onean egon behar dute.