Ghostbuster 3: Harraparia harrapakin

Ghostbuster 3: Harraparia harrapakin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghostbuster-3-harraparia-harrapakin/@@download/image/2010344788Ghostbusters.jpg
2012/12/13
berria
Ghostbuster 3: Harraparia harrapakin
Hogei urte baino gehiago pasatu dira muki arrosatan igeri ikusi genituenetik baina, bizarra zurituta bada ere, berriro ektoplasmak harrapatzera ateratzeko prest dira mamu harrapariak. Sigourney Weaverrekin batera eta berriz ere Ivan Reitman zuzendariaren esanetara, aktore laukote berbera ikusiko dugu pantailatan. Likati ere tartean izango da, zalantzarik gabe, eta sorpresa interesgarriren bat ere bai: Bill Murrayk gorpuztutako Venkman doktorea ez da harraparia izango, mamua baizik! 2011 amaitu aurretik estreinatzea espero da.