Ghiblik parke tematikoa izango du

Ghiblik parke tematikoa izango du 2022an irekiko dute; hemen lehen bozetoak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghiblik-parke-tematikoa-izango-du/@@download/image/StudioGhibli_10_HayaoMiyazaki_Nagakute_ParqueTemático_cine_viajes_ocio_estimulante.jpg
2019/01/07
berria
2022an irekiko dute; hemen lehen bozetoak!
Ghiblik parke tematikoa izango du

Nork ez du txikitan (eta ez horren gaztetan ere) Disney estudioen parkea bisitatzearekin amestu? Bada orain, Ghibli estudioen maitaleek ere izango dute Hayao Miyazakiren mundu fantastikoan murgiltzeko aukera! 2022an irekiko dute, Nagakuten (Japonia).

Totoro, Mononoke eta Chihiroren abenturak berriro bizitzeko irrikaz zauden horietakoa bazara, ez galdu parke tematikoak izango duen itxura azaltzen duten lehen bozetoak ikusteko aukera; esate baterako, Totororen etxe mitikoaren erreplika egingo dute, eta baita Chihiroren filmeko kale alaiak edota Mononoke printzesaren baso misteriotsuak.

Ateak berriz, Gaztelu Ibiltariaren antzekoak izango dira, eta bost gune izango ditu: Youth Hill, Ghibli Large Warehouse, Mononoke's Village, Dondoko Forest eta Witches´ Valley. Bestalde, animali fantastikoen irudi mekanizatuak ere izango dira, besteak beste, basurdeak, armiarmak, zerriak.... Hasi maleta prestatzen!