Ghibli museoa birtualki bisitatu dezakezu

Ghibli museoa birtualki bisitatu dezakezu Animazio estudio japoniarraren zaleok baduzue plana! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghibli-museoa-birtualki-bisitatu-dezakezu/@@download/image/studio-ghibli-muesum-800x450.jpg
2020/05/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Animazio estudio japoniarraren zaleok baduzue plana!
Ghibli museoa birtualki bisitatu dezakezu

Haurrak garenean eta heldutan ere noizbehinka leku magikoak bisitatzeko tentazio ederra izan dezakegu. Horretarako kontsumitzen ditugu filmak, liburuak, komikiak, telesailak... eta noski, parke tematikoak. Hain zuzen, Japonian Ghibli estudioen animazioko filmetan oinarritutako parke tematiko ikusgarria eraiki berri dute, baina herrialdera fisikoki joan ezin direnek ere parkea birtualki bisitatzeko aukera izango dute orain.

Ez dira parkearen argazki asko ezagutzen; hain zuzen, Ghibli unibertsoaren sortzaile Hayao Miyazakik argazkiak debekatu zituen parke barruan, bere ustetan, argazkiek eta selfiek unibertso magikoan erabat murgiltzea ekiditen dutelako. Animazio japoniarraren maisuaren esanetan, bihotzak goza dezan ezinbestekoa da teknologiaz ahaztu eta arreta uneko esperientzietan mantentzea.

Guztira sei bideo argitaratu dituzte YOUTUBE KANALEAN; hemen pare bat utzi dizkizuegu Totororen unibertso magikoan murgildu zaitezten. Gozatu!