Ghibli estudioetako maisua bueltan!

Ghibli estudioetako maisua bueltan! Hayao Miyazakik eta bere semeak bi film berri egingo dituzte! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghibli-estudioetako-maisua-bueltan/@@download/image/635891355844428065542216188_the-miyazaki-theory-how-all-of-hayao-miyazaki-s-films-are-part-of-a-singular-timeline-324109.jpg
2019/01/25
berria
Hayao Miyazakik eta bere semeak bi film berri egingo dituzte!
Ghibli estudioetako maisua bueltan!

Albiste onak ditugu Ghibli estudioetako filmen zaleentzat; Hayao Miyazaki bueltan da, oraingoan Gorō Miyazaki bere semearekin, eta elkarrekin egingo dituzte bi film berri.

Hain zuzen, 2013an film hauen jarraitzaileek negar egin zuten Miyazakik erretiroa hartu behar zuela iragarri zuenean, baina ez zuen gehiegi iraun; 2016an bueltatu zen animatzailea, lana gehiegi maite zuela aldarrikatuz. Hala, My Neighbor Totoro (1988), Princess Mononoke (1997), Spirited Away (2001), Howl's Moving Castle (2004), Ponyo (2008), eta The Wind Rises (2013) filmen aita bueltan izango dugu!