“Ghetto Revolution”

“Ghetto Revolution” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ghetto-revolution/@@download/image/25p8-1.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Sound System
Sizzla
“Ghetto Revolution”
Asko dira 2002an zuzenean ikusitako reggae abeslariak (Luciano, Max Romeo, IJahman, Rod Taylor, Horace Andy, Anthony B, Glen Washington, Culture, Alpha Blondy, Burning Spear, Tiken Jah Fakoli, Capleton, Sister Carol, Tenastelin, Sister...) eta denen artean, Sizzlak harritu gaitu gehien. Hori da indarra, hori! Sing-jay estiloaren sortzaileak su ematen die kantuei zuzenean. Beldur gara su horrek eta 1997tik etengabe egindako grabakazioek ez ote dizkieten  ahotsa eta inspirazioa erre. Estudioko azken lana, horren adibide. Atsedena, ghettoko iraultzailearentzat.