Gezurretan ari al zara telefonoz?

Argi ibili, beharbada, telefonoz bestaldean dagoenak gezurrak antzemateko tresna berria jarri du eta. Ingelesez "Truth.Quest" izena du tresna honek eta hizlariaren ahotsaren gora-beheren arabera, hiru koloretako argiak pizten ditu; berdea piztuz gero, solaskidea benetan ari dela esan nahi du, horia pizten bada, aldiz, tentuz ibili behar da, eta gorria ageri bazaigu, solaskidea gezurretan ari den seinale. Bide honetatik, gezurtxoak esateko xarma ere galduko dugu!