Gezurrak hanka motza du

Gezurrak hanka motza duela dio euskal esaera zaharrak. Are motzagoa orain, gezur atzemale berriari esker. Truster Emotion Reader tresna berriak gezurrak atzematen ditu, hizketan ari denaren ahotsaren gora-beheretan oinarrituta. Pantailan sagar bat dago, eta atzemandako gezurraren arabera, hozkadak agertzen dira sagar horretan. Gezurra oso handia bada, sagar zuztarra besterik ez da geratzen. Tresna hau poltsikoan eraman daiteke edo bestela, telefono ondoan jarri. Ez da hau azken boladan asmatutako mota honetako lehen tramankulua. Pinotxoren garaian horrelakorik egon balitz
.