Getxo, objektiboan

Getxo, objektiboan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/getxo-objektiboan/@@download/image/20108313767MARTIN-PARR010.jpg
2012/12/13
berria
Getxo, objektiboan
Getxophoto jaialdia egingo dute laugarren aldiz. Tailerrak eta proeikzioak izango dira, beste zenbait jardueren artean, irailaren 2tik 5era arte. Erakusketak, berriz, urria hasiera arte egongo dira ikusgai.  Aisialdia izango da aurtengo jaialdiaren gai nagusia. Hori horrela, sokamuturra, play station zale amorratuak, bikotekide trukaketan parte hartzen dutenak eta abar islatuko dira erretratuetan.
 

 

Tailerrei dagokienez, Txema Salvans Bartzelonako argazkilari ezaguna jardungo da irailaren 3an eta 4an. Bestalde, zaleek euren argazkiak proiektatzeko aukera ere izanen dute. Photowalk jarduerari esker, argazkilaritzan lehen urratsak ematen ari direnek Gonzalo Azumendi eta Aitor Ortiz profesionalen estudioak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte.
Erakusketak Ereagako hondartza eta Algortako portu zaharraren artean ipiniko dituzte. Europako eta AEBetako hainbat argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira: Martin Parr ingelesa, Naomi Harris kanadiarra, Martin Schoeller alemaniarra, Anoek Steketee holandarra... Begihandi taldearen bultzadapean jaio zen Getxophoto, eta Frank Kalero da jaialdiaren arduradun berria.
Argazkian, Martin Parren erretratua.