Gerrako eroetxetik

Gerrako eroetxetik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gerrako-eroetxetik/@@download/image/alepo_1361453253.jpg
2013/03/04
berria
Gerrako eroetxetik
Alepon dago Al Moshatead eroetxea, Siria ipar-mendebaldean. Joan zen udan hasi zen gerra herrialdean, eta sendagileek, erizainek eta eroetxeko zuzendariak eraikinetik alde egin zutenetik 150 gaixo bildu dira pixkanaka hormigoizko pareta artean.
Atezainek zaintzen dituzte, bonbardaketek beldurtzen ez dituzten eta beren bizia gaixoengatik emateko prest dauden zaindariek. Ez dute sendagairik, bizilagunek emandako janariarekin elikatzen dituzte eta neguko gau hotzetan binaka etzanarazten dituzte lurrean botatako koltxoietan, elkarren alboan berotu daitezen. Egoerarik gordinenei erantzuteko gai diren boluntario ausartak dira.