Gerra garaian Massive Attack

Massive Attack talde eskoziarrak kontzertua eskainiko du Donostiako belodromoan, maiatzaren 31n. Massive Attack-ekoek arazoak izan dituzte 100th Window diskoaren aurkezpen birari ekiteko. Esaterako, 3D taldekidea atxilotu egin zuten, legez kanpoko pornografia zuelakoan.
Massive Attack-en lehen diskoa 90eko hamarkadako ikono bihurtu da Nirvana-ren Nevermind-ekin batera. Horrela zioen Rolling Stone aldizkariak, historiako disko onenetakoa izendatu zuenean. Massive Attack Wild Bunch arte kolektiboaren baitan sortu zen. 1997an, elkar ezagutu zuten hiru kideek: Robert Del Najak (3D), Robert Wowlesek (Mushroom) eta Grant Marshallek (Daddy G). Kolektibo horretako kideak zirela, hainbat abesti konposatu zituzten, eta 1991n, Blue Lines lehen diskoa osatu zuten. Kolaboratzaile askok parte hartu zuten bertan; besteak beste, Tricky edota Sharon Nelson abeslariek.
Jasotako kritikak ezin hobeak izan ziren eta 1993n, Protection diskoarekin, eskoziarrek AEBetara salto egin zuten. Bertako krikikoek ere hirukotea goraipatu eta trip hop-aren ikurtzat jo zuten.
Melankolic Records disketxea
Mad Professor DJ ezagunak disko horren erremixak prestatu zituen eta 1994an, No Protection hirugarren diskoa kaleratu zen. Beste behin ere birari ekin zioten. Hala ere, ez zituzten baztertu beste talde eta musikari ezagunekin elkarlanean aritzeko proposamenak: Portishead, Garbage edota Madonna, esaterako.
Ondoren, disketxe propioa sortu -Melankolic Records- eta urtebete beranduago, Mezzanine diskoa plazaratu zuten. Lan honekin, AEBetara itzuli ziren eta MTV Europe telebista katearentzat saio bat grabatu zuten.
Orduz geroztik, aldaketak izan dira hirukotean. Grant Marshallek taldea utzi zuen eta ondorioz, Massive Attack bikote bihurtu zen. Bestalde, Mushroom aita izan da, baina hala ere, zuzeneko biran parte hartuko duela baieztatu du. Ohiturari jarraituz, 100th Window-en puntako laguntzaileak aritu dira: Sinead O"Connor eta Mos Def raperra, kasu. Egungo musika eraso onenetakoa entzuteko aukera ezin aproposagoa izango dugu Donostiako belodromoan.